2×4. Dantza eskolako txikienentzat

2x4 koreografia-lanean, dantza eskolara hurbiltzeko proiektu didaktiko bat diseinatu dugu. Eskolako txikienekin forma, denbora eta espazioaren inguruan jolasteko ekintza pedagogiko bat hain zuzen ere.

Proiektua osagarri diren bi ataletan banatzen da: dantza tailer praktikoa batetik, eta ikuskizuna bestetik. Bi jarduerek gorputza, ikusmena eta entzumena lantzea dute helburu eta dantza guztiontzat eskuragarri den lenguaia deneko ideiatik abiatzen dira. Tailer didaktikoan umeek gurekin batera dantza-lanaren eduki koreografikoak eta estetikoak landu ahal izango dituzte.

Proiektu ibiltaria denez, ESKOLAN BERTAN EGIN DAITEKE!

Datuak:

Nori zuzendua: Haur-hezkuntza eta lehen hezkuntza (3 - 7 urte)

Iraupena: Tailerra 45-60min ; ikuskizuna 50 min

Formatua: Tailer didaktikoa eta ikuskizuna

Azpiegitura: Espazio garbia eta musika-aparatua