IzAdi

Zentzumenen mundurako oda bat. Soinu dantzatuz beteriko sentimenezko bidaia bat.

IzAdi-k haiku izeneko poesia japoniarrean bilatzen du inspirazioa eta familiako txikienei zuzendutako joko koreografiko bihurtzen da.

Gorputzaren hizkuntza primitiboaren bidez umetxoen komunikazio naturalarekin konektatzen duen kantu bisual bat da IzAdi; mugimenduz, kolorez, soinuz eta testuraz beteriko irudimenak eskeintzen dizkiguna. Arimaren etengabeko gozamen gisa hautematen diren poema laburren bilduma.

Ibilbide koreografikoan zehar soinu distiratsuak, itzaliak, lehorrak, lurrinduak, uhinduak, koloretsuak, iradokitzaileak eta... hitzez deskribaezinak diren hainbat egoera bizi daitezke.

Ikustera hurbiltzen diren familiek soinu zein ikusmen estimuluz beteriko esperientzia intimo bat bizitzeko aukera izango dute eta dantzaren eta musikaren hizkuntzarekin lotutako bizipen pizgarri bat partekatuko dute.

Proiektu hau honako programetan aukeratua izan da:

Datuak:

Generoa: Dantza, objektu eta txontxongiloak

Iraupena: 35 minutu inguru

Nori zuzendua: Familiarra (0-4 urte)

Formatua: Txikia/ertaina

Pertsonak giran: 3 pertsona