Elkarlanean

ALBERTO ALMAZÁN

Koreografoa, dantzaria eta irakaslea. Luiscar Cuevasekin batera la mínima konpainia eta Cervandantes jaialdia zuzentzen ditu. Dantza Garaikidean graduatua eta Musika Heziketan lizentziaduna. Trasdanza. Jóvenes en movimiento (2011) proiektuko artista eta irakasle taldeko kide izan ginen. El Lagarto Baila egitasmoaren parte da hasiera-hasieratik eta egiten ditugun proiektu koreografiko guztietan oinarrizko zutabea da. Plazer handia da berarekin lan egitea.  

ELSA SÁNCHEZ

Musikaren mundutik dator. Bere espezializazioa klarinetea den arren, harizko eta perkusiozko hainbat instrumentu jotzen ditu maisuki, kantuan formakuntza jasotakoa da eta, gainera, irakaslea da. Duela 8 urte ezagutu genuen elkar, musika, dantza eta arte plastikoei buruzko ikastaro batean, Dantza Hezitzailean erreferentea den Barbara Haselbachek eman zuena. Madrilgo Unibertsitate Autonomoaren Educación a Traves de la Danza (Hezkuntza Dantzaren Bidez) masterrean berriro egin genuen topo (2020). Dantza Hezitzailean musikaren ikuspuntutik dituen esperientziek eta ezagutzek El Lagarto Baila-ren diziplinarteko lana aberasten dute. Lehen elkarlana HizkidantzA lanean izan zen (2022); ekoizpenean, sorkuntzan eta interpretazioan lagundu zuen. 

NURIA ALAÑA

Dantzaria eta irakaslea. Lehen Hezkuntzan graduatua da eta Hezkuntza Berrikuntza eta Ikerketa Masterra egin du. Dantzaren Pedagogiako Goi Mailako ikasketak amaitzen ari da. ‘Dantzerti’ Euskal Herriko Arte Dramatiko eta Dantza Goi Mailako Eskolan ezagutu genuen elkar, eta pedagogiarenganako eta artearenganako dugun interesak batu gintuen. Madrilgo Goi Mailako Dantza Kontserbatorioan elkartu ginen berriro, Dantza Hezitzailea irakasgaiaren testuinguruan. Ikasle bikaina da eta letren munduaren zale amorratua. Arlo horretan duen ezagutza eta interpretatzeko eta sortzeko dituen dohainak luxua dira El Lagarto Baila proiektuarentzat. IzAdi (2021) lanean kolaboratu zuen lehen aldiz, modu puntualean ordezkapenak egiteko interprete gisa. HizkidantzA (2022) lanaren ekoizpen, sorkuntza eta interpretazio talde egonkorraren parte da. 

VESNA STEGNAR

Heziketa goiztiarrean espezializatutako musika-hezitzailea. 2015etik elkarrekin egiten dugu lan familian egiteko musika eta dantza tailerrak prestatzen eta garatzen. Espacio Abierto QM-n emandako Bebés a todo ritmo ikastaroetan Vesnarekin egindako lankidetza funtsezkoa izan zen IzAdi (2021) sortzeko eta garatzeko, non musika-heziketa goiztiarrean duen begirada eta ezagutzak gidari eta inspirazio iturri izan ziren. Gure lankidetzak etapa berri bati ekin dio: irakasleak prestatzeko tailerrak diseinatu eta burutu ditugu.

JAVIER RODRÍGUEZ

JavierCultural-en kultur kudeatzailea eta banatzailea. Kultur Kudeaketako Masterra ikasi zuen Alcala de Henaresko Unibertsitatean. El Lagarto Baila proiektuarekin kolaboratzen du ibilbidearen hasieratik. Konpainiaren alderdi ezkutu bezain beharrezkoaz arduratzen da, hots, administrazioaz, kudeaketaz, kontratazioaz, banaketaz, izapideez… Jolasten, sortzen, dantzatzen eta bidaiatzen jarraitu dezagun egin beharreko guztia egiten du.

ANA DEL BURGO

Hainbat ehun-teknika erabiltzen dituen artisaua. 2020an ezagutu genuen elkar, kakorratz ikastaro batean. Horren ostean, biok sentitu genuen interesa koreografia-sorkuntzaren eta ehungintza-sorkuntzaren artean zubiak eraikitzeko. IzAdi (2021) ikuskizunean egin genuen lehen lankidetza. Hainbat elementu eszeniko diseinatzen eta josten lagundu zidan, eta bere eskuekin sortu eta josi zuen txoriaren jantzi zoragarria.  Gure sormen elkarlanak oraindik ezezagunak zaizkigun eremuetara eramango gaitu, eta espero dugu 2023an argia ikustea.

LUISCAR CUEVAS

Argazkilaria eta diseinatzaile grafikoa, baita dantzaria eta sortzailea ere. Alberto Almazánekin batera la mínima konpainia eta Cervandantes jaialdia zuzentzen ditu. Dantza Garaikidean graduatua da. Hasieratik lagundu du El Lagarto Baila-n. Bere kanpo-begirada opari bat da proiektuarentzat, bere irudiak eta diseinuak diren bezalaxe, kalitatea eta sormena eransten baitiote 2x4 (2015) eta IzAdi (2021) proiektuen zabalpen-materialari. Gure arteko lankidetza gero eta indar handiagoa hartzen doa, eta argazkilari eta diseinatzaile grafiko gisa duen presentzia eta parte-hartzea kalitatezko jauzia da gure hurrengo ekoizpenentzako. 

RAMÓN LERTXUNDI

Moda eta buruko diseinatzailea. Duela 20 urtetik ezagutzen dugu elkar eta maila artistikoan zein pertsonalean oso ondo ulertzen dugu elkar. IzAdi (2021) ikuskizunarekin hartu zuen parte lehen aldiz El Lagarto Baila-n eta geroztik jantziak eta eszenografia sortzen eta diseinatzen lagundu du. Plazer hutsa da berarekin lan egitea.

VERENA MASCHAT

Carl Orff eta Gunil Keetman musikagileen ondare pedagogikoaren hedatzailea da. ‘María de Ávila’ Dantzako Goi Mailako Kontserbatorioan ezagutu genuen elkar 2009an.  Orduz geroztik gure arteko harremana handituz joan da, bai arlo profesionalean, bai pertsonalean, biok partekatzen dugun interes komunari esker: dantza hezitzailea. Bere baldintzarik gabeko laguntza benetako luxua da. El Lagarto Baila proiektuarekin kolaboratzen du testuak ingelesera itzuliz, baliabide materialak erraztuz, ideiak emanez eta ilusioz martxan jartzen ditugun proiektuetan sinetsiz.

DIEGO FALCONE - LEXAFILMS

Bideo-editorea eta ikus-entzunezko ekoizlea Lexafilms produkzio-etxean. El Lagarto Baila-rekin kolaboratzen du hastapenetatik. Berak egin ditu 2x4 (2015) eta IzAdi (2021) lanen grabazioak eta promozio-bideoak. Luxu handia da bere profesionaltasuna eta ikus-entzunezkoen inguruan duen jakintza izatea.

MEGALÓ / MARTES Y JUEVES KULTUR ELKARTEA

Dantza garaikidearen zale sutsuen taldea. Elkarte honen estudioa bigarren etxe bat bezalakoa da niretzat. Gure harremana 2006an hasi zen, Megaló Teatro-Móvil izeneko proiektu koreografiko komunari ekin genionean. Interpretazio- eta sormen-ikaskuntza urteak izan ziren, Nicolás Rambauden eta Coral Troncosoren zuzendaritzapean. Bere lorratz estetiko eta dramatikoa Leire Amonarrizen eta El Lagarto Baila-ren sormen ibilbideetan sumatu daiteke.  

LA CÍA DE LA LUZ

Arte eszenikoen eta ikus-entzunezkoen kooperatiba. Ikuskizun bakoitzean laguntzen eta argiztatzen gaituzte.  www.laciadelaluz.com

NACHO PONS

Ene-Estudio taldeko web diseinatzailea. Bere lana gure web orriaren diseinuarekin eta mantentzearekin lotuta dago. 

ANDREA QUINTANA

La Variopinta izenez ezaguna den diziplina anitzeko artista. Konpainiaren logoa diseinatu zuen eta hainbeste gustatzen zaigun irudia sortu zuen. 

BEATRIZ CORONADO

ImagiNa Creación. Diseinatzaile grafikoa. 2x4 (2015) ikuskizunaren kartela diseinatu zuen.

DANTZAGUNEA

Dantza ikaskuntza eta sorkuntza prozesuak laguntzeko Gipuzkoako Foru Aldundiaren zerbitzua. Gure ikerkuntza eta saiakera prozesuetan harrera beroa egiten digun espazioa.