Biografía

TALDEA

El lagarto baila 2013an sortutako konpainia gazte bat da, pedagogia eta koreografiaren arteko loturak ikertzeko asmoarekin jaio zena. Haren zuzendaria den Leire Amonarriz-ek, “Pedagogia de la danza” –n lizentziaturiko dantzari profesionala izanik, bi arlo horiek gerturatzeko beharraren ondorioz sortua.

Artea eta kultura pertsonen garapen integralaren funtsezko osagaiak diren ideiatik abiatuta, dantza eta arteak dituzten heziketa ezaugarrietan oinarritzen du bere ikerketa koreografikoa El lagarto baila-k. Disziplinartekotasuna, hala nola dantza, arte plastiko eta musikaren arteko loturak, bereziki interesatzen zaio konpainia gazte honi.

El lagarto baila dantza konpainia bat izateaz gain, dantzaren heziketa-osagaiak garrantzitsutzat jotzen dituen proiektu koreografiko-pedagogikoa da, dantzaren balio estetiko, kultural eta emozionalak lehentasunean jartzen dituena.

LEIRE AMONARRIZ

Pedagogoa, dantzaria eta ikertzailea.

Dantza-pedagogian goi-mailako titulua dut eta Psikodidaktikan masterra.

2001. urtean Madrilera joan nintzen Gipuzkozko Foru Aldundiak dantza formazioan emandago dirulaguntza bati esker. Hainbat urtez dantza garaikidea ikasi ondoren dantzari ibili naiz lanean hainbat proiektutan.

Dantza eta hezkuntzaren arteko loturak uztartzen dituzten bi ikerketa lan eraman ditut aurrera:  Arte y cultura. Una educación estética a través de la danza La experiencia corporal como medio para el aprendizaje significativo individual y colectivo.

Gaur egun irakasle naiz Educación a través de la danza izeneko masterrean (UAM)  eta `Dantzerti´ E.H.-ko Arte Dramatiko eta Dantza Goi Mailako Eskolan. Madrilgo `María de Ávila´ Goi Mailako Dantza kontserbatorioan ere izan naiz irakasle Danza Educativa espezialitatean eta artea eta hezkuntzako hainbat proiektutan ere parte hartu dut, hala nola, Trasdanza. Jóvenes en movimiento eta MUS-E proiektuetan.

Nire ibilbide profesionalean dantzari eta irakasle izan naiz. Interpretari gisa Madrilgo Megaló Teatro-Móvil konpainian egin nuen lan hainbat urtez eta, besteak beste, Nicolás Rambaud, Carmen Werner, Teresa Nieto eta Enrique Cabreraren lanak dantzatu ditut. Eszenatokian jasotako esperientzia honek aberatsago egiten du helduekin, umeekin eta gazteekin irakaskuntzan egiten dudan lana.